Friday, March 16, 2007

Dibortzioa

Niretzat
bai E.spain.a eta bai Frantzia
senar-ohiak dira.
Ahal dudan neurrian
nire-neure bizitza egiten saiatzen naiz
dibortziatuta banengo bezela,
nahiz eta dibortzio hori
oraindik legeztatua ez izan.

Tratu txarrik on.hartu ez
baina energia,
juxtu-juxtu,
behar dela iruditzen zaidanean
jartzen dut horretan.

Akaso senar ohiak horixe nahi du:
emazte ohiaren bizitza erabat kontrolatu
eta emazteak berak ere,
aitzakia horrekin ezin askatu.
Joku zaharra da, baina
orbita horretatik atera egin behar.
Denbora gehiegi eman dut hor jada.

Atentatu gehiagorik ez, mesedez
ez nire izenean behintzat.
Ez zait joku hori interesatzen.
Oso gauza interesgarriak ditut
egiteko herri bezela,
beste baten probokazioei erantzuten ibiltzeko.

Aurrera begira bizi naiz,
sustrai sakonetan errotuta;
nagoen moduan nagoela
orainean abiatzen naiz
nor naizen badakit eta.

No comments: