Tuesday, May 30, 2006

Tantra Baiona 2006 UEU-n

Orgasmo arrunta eta orgasmo tantrikoa.

Tentsioan
"antsiz ta egarriz"
dauden bi lagun
ala
lasaitasunean
gozatzen dakitenak.

Hobe esanda,
zertarako aukeratu?
Izan gaitezen aberats!

Arantzazu, Urbia eta Aitzkorri irudikatzen ditut beti.

Orgasmo arrunta:
Arantzazutik abiatu,
Urbiatik ziztu bizian pasa
ta Aizkorri puntaraino.
Ti-ta!
Erlojua lagun,
"gaur bai azkar egin,
hau den hau sasoia"!
Eta akaso beste mendiren bat be egin,
ala bertan leher-leher eginda.
Indarren arabehera.

Orgasmo tantrikoa:
Arantzazutik abiatu,
ta igo, noski.
Barreneko bizitasuna piztu.
Ta Urbian,
ala akaso iturrian ere,
pausatu,
kontuak esan,
barre egin,
perretxikoren bat usaindu,
ta ibili,
laguna eskutik helduta
baso eta errekatan zehar.

Bidea bizi.
Mendia bizi.
Laguna bizi.

Aldapa goran pausoa hestutu
ta arnasa sakondu.
Aldapa beheran arindu
ta nasaitu,
baretu ta lehundu.

Baliteke Urbian gelditzea...
udaberriko eguzkitan...
ala ilunabarrean ostatuan...
oporretan gara.

Gustora hartuko dugu Aitzkorri
pausatu ostean.

Maite, dasta, laztan,
Gaia ama lurraren kurbak.

No comments: