Euskaraz zein gazteleraz idazten dut.
Mugalaria naiz.
Ikastolan ere horrela zen:
ikasgelan euskeraz mintzatzen ginen,
liburuak gazteleraz,
irakasleen azalpenak euskeraz,
azterketak, Instituto Centralean, gazteleraz.
Ikasle libreak ginen,
eta mugalariak.
Etxean ere.
Ama eta aitxitxe ta amumagaz euskeraz,
aitagaz gazteleraz.
Yoga gazteleraz hartu nuen,
eta hamaika urteren buruan euskeraz eman.
Hemen, blog.ean ere berdin.
Segun eta nork inspiratzen nauen.
Beraz, badakizu,
euskeraz aritzea nahi baduzu,
idatzi eta inspira nazazu.
Barru-barruan eskertuko dizut.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment